XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), nehoiz maitaturen zutaz bertzerik, zu nere Jainkoa, nere esperantza, nere bethiereko salbamendua.

Ez niz ichilduko, ez othoitzetik baratuko, zure grazia berriz itzuli arte ni ganat eta zu nere bihotzari mintzatu arte.

JESUSEK, - Horra non nizan zure ganat jina, deitu nuzulakotz.

Zure nigarrek eta zure arimaren nahikariek, zure umiltasunak eta bihotzeko urrikiak hautsi nute zure alderat eta jautsi zu ganat.

5. - ARIMAK, - Deitu zitut, Jauna, eta zutaz gozatzea dut gutiziatu.

Guzien oinkatzerat nago zure gatik: zure bilhatzerat zuhauk bainuzu hertsatu lehenik.

Milesker beraz, Jauna, zure urrikalmendu nasaiaren arabera zure zerbitzariarentzat hain ona izan zirelakotz.

Zure zerbitzariak zer duke egiteko, bere bekatuez eta ezdeustasunaz orhoituz zure aitzinean are gehiago aphaltzeaz bertzerik? Alabainan zeru-lurreko ikusgarri guzietan zure idurikorik ez da.